Ahalmen urriko haurrak dituzten hamabost familiak auzitara eramanen dute Frantziako Hezkuntza Ministerioa, haurrak eskolaratzeko eskubideak urratzea egotzita. Legeak laguntza eman behar dela onartu arren, eskola bizirako laguntzailerik ez duten 38 kasu daude Ipar Euskal Herrian.
Aurrekontuen murrizketa dela eta, Frantziako Gobernuak eskola bizirako enpleguak sortu ditu, egoera prekarioagoan. Handik kolektiboak, Ahalmen urriko haurren familiak, irakasleak eta laguntzaileak biltzen dituen taldeak, gogor salatu du hori. Berdintasun eredua atxiki nahi bada, ahalmen urria duten haurrei baliabide gehiago eman behar zaizkiela dio kolektiboak.
Frantziako Hezkuntza auzitara eramanen dute
Handik kolektiboak esan du ahalmen urriko haurren eskolaratzea eragozteagatik auzia hasiko dutela 15 sendik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu