HEZKUNTZA

Frantziako Hezkuntza Ministerioarekiko negoziazioetan ez dutela deus aurreratu kexu da Seaska

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak "argi gorriak" piztu ditu, negoziazioen egoera kritikoa dela eta. Parisi iragan urtarrilaren 15erako akordioa lortzeko jarri zioten epemuga, baina hark oraindik ez duela ezer izenpetu salatu dute Seaskako ordezkariek. Gainera, bere 40. urtemugako ekitaldiak prestatzen ari da.

2009ko otsailaren 2a
17:43
Entzun
Frantziako Hezkuntza Ministerioarekiko negoziazioetan ez dutela deus aitzinatu kexu da Seaska. "Argi gorriak" piztu ditu, negoziazioak egoera kritikoan direla nabarmenduta. Parisi iragan urtarrilaren 15erako jarri zioten epemuga akordioaren bidean erantzunen bat erdiesteko, baina hark oraindik ez duela deus erantzun eta are gutxiago izenpetu salatu dute Seaskako ordezkariek gaur. Gainera, bere 40. urtemugako ekitaldiak prestatzen ari dira.

Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea eta Frantziako Hezkuntza Ministerioa duela urtebete hasi ziren elkarrizketa prozesua, euskarazko irakaskuntzari bultzada emateko xedez. "Oraino ez dugu deus lortu", kexu agertu da gaur elkarteko presidente Paskal Indo, Baionan Seaskak egin duen agerraldian.

Horiek hala, ez dute baztertzen mobilizazioetara jotzea. Gaurko agerraldian ez dute zehazki erran eginen dituzten eta, egitekotan, noiz, baina aukera hori aztertzen hasiak dira.

Bestalde, aurten Seaskak 40 urte betetzen dituela eta, hamaika ekitaldi prestatzen ari dira. Oraindik ez dituzte jakinarazi, baina udaberritik aitzina eginen dituztela adierazi dute, apirilean hasita, eta bereziki ekainean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.