Frantziako justiziak Aurore Martin atxilotzeko agindua eman du

Anartean Batasuneko militantearen aldeko sostengu kanpaina indartuz doa ekimen ugari burutuz herrietan

Aitor Renteria.
Baiona
2010eko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Paueko auzitegiak Aurore Martin Batasuneko militantea atxilotzeko agindua eman zuen atzo. Parisko Kasazio Gorteak Martinen helegitea baztertu ondoren, Frantziak Espainiara igor dezake edozein unetan. Martinek jakinarazi zuen Batasunan egiten duen jardun politikoa egin ahal izateko gordetzea erabaki duela. Ikusirik Martinek urratu duela ezarritako kontrola, atxilotzeko manua eman du Paueko auzitegiak.

Martinen aldeko mobilizazioak indartu egin dira azken aste eta egunotan. Atzo bukatu zuten Donibane Garaziko Herriko Etxean duela hiru egun abiatu zen kanpaldia. Hamabi lagun egon dira hiru egunez bertan euroagindua salatzeko, eta elkarretaratzeetan 150 pertsona inguru bildu dira egunero.

Baionan ere elkarretaratzea egin zuten atzo Herriko Etxearen aitzinean. Goizean ere informazio orriak banatu zituzten auzotegietan.

Mobilizazioak egun eta bihar

Egun euroagindua salatzeko mobilizazioak eginen dira. Lehena Angelun (Lapurdi) burutuko da eta informazio orriak banatuko dituzte Quintau merkatuan, goizeko hamarretan. Arratsaldeko bostetan gauza bera eginen dute Carrefour saltegiaren lehen sarreran. Bihar elkarretaratzeak egonen dira egun osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.