Frantziako kartzeletan euskal preso politikoen senideei ematen zaien tratua gogortzen ari dela salatu du Etxeratek gaur arratsaldean egindako prentsaurrekoan.
Legamia senarrarentzako zen. Honen arrebak sartu zuen poltsan, kartzelan pastelak egiteko. Emazteak ez zekien ezer ordea, eta droga zeramala uste izan zuten.
Euskal Presoak
Frantziako kartzeletan euskal presoen senideei presioa egiten ari direla salatu Etxeratek
Irailaren 17an senarra bisitatzera zihoala, berak jakin gabe senarrari eman beharreko arropa garbien artean legamia zuen poltsa bat zeramala atxilotu zuen emakumeak, tratu txarrak jasan zituela salatu du Etxeratek. Ondorioz, 2 egunez atxilotuta eduki zuten Parisko komisaldegi batean. Adierazi dutenez, iraindu egin zuten eta hainbat aldiz biluztu zuten, eta horietako batean hatzak uzkitik sartu zizkioten. Etxeratek hedabideek informazio honi jarraipen "eskasa" egin izana eta droga aurkitu izanaren testuinguruan soilik kokatu dutela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu