Fiskaltzaren erabakiz Frantziako Poliziak iragan hilabetean Irulegiko Irratiko langileei hatz-markak hartu zizkiela-eta, Frantziako Kazetarien Sindikatuak gaitzespen oharra atera du. "Intimidazio zakarra izan da eta,
jakina, presio judizial onartezina", sindikatuaren arabera. Frantziako Estatuko kazetari elkarterik garrantzitsuena da.
2006ko urrian Irisarriko (Nafarroa Beherea) etxe baten kontrako eraso bat aldarrikatuz postaz mezua jaso zuten Irulegi Irratian (beste hedabide batzuetan ere bai), irratikoek gutuna eta gutun-azala Poliziaren esku utzi zituzten, baina orain hatz-markak hartu dizkiete 11 langileri. Gutuna eskuetan izan zezaketenei hartu nahi omen dizkiete hatz-markak. Poliziek, gainera, esan zieten horretara ukatzen zena atxilotu egingo zutela.
Baionako Prentsa Elkarteak ere gaitzetsi egin du Fiskaltzaren eta Poliziaren jokabidea.
Frantziako Kazetarien Sindikatuak gaitzetsi egin du Poliziak Irulegiko Irratiko langileei hatz-markak hartu izana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu