lurralde elkargoa

Frantziako Legeen Batzarrak ez du onartu Capdevielleren zuzenketa

Barda defenditu zuen Colette Capdevielle diputatuak deszentralizazio erreformari aurkezturiko zuzenketa. Capdevielleren esplikazioak entzun, eta atzera bota zuen proposamena Frantziako Legeen Batzarrak.

Jenofa Berhokoirigoin.
2013ko uztailaren 2a
12:23
Entzun

Frantziako Legeen Batzarrak ez du sostengatu Colette Capdevielle diputatuak aurkeztu zuzenketa. Deszentralizazio erreformaren 9. artikuluari zuzenketa bat gehitzea defenditu zuen barda, baina aurka kokatu zen Legeen Batzarra. "Kultur ondarean berezitasun bat" izateaz gain, "elkartasun espazio bat" osatzen duten lurraldeentzat lurralde elkargo bat osatzeko aukera eskatzen zuen Capdeviellek.

Dena dela, bozketa aitzineko orduetan Marylise Lebranchu Deszentralizazio ministroak argiki jakinarazi zuen gobernuaren jarrera: "Ez da lurralde elkargorik izanen Euskal Herriarentzat". Haatik, Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoarentzat metropoli edota baserri munduko polo baten sorrera "berri ona" litzatekeela gehitu zuen. Frederique Espagnac senatariak egin proposamenak gobernuaren sostengua du, beraz. Ipar Euskal Herriarentzako Antolaketarako eta Kooperaziorako Poloaren sorrera ekarriko lukeen aldaketa aurkeztu zuen bere kabuz, maiatzaren 24an.

Senatuak alde bozkaturik, poloaren aukerak aitzina segitzen du, eta ondoko egunetan iritsiko da legebiltzarrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.