euskal herria

Frantziako Mediku Elkargoak Bonnemaisonen kasua ikertuko du

Pirinio Atlantikoetako Medikuen Elkargoak salaketarik ez jartzea erabaki ostean, Frantziako Mediku Elkargoak kasua ikertzeko erabakia hartu du. 

2011ko irailaren 8a
13:49
Entzun

Frantziako Mediku Elkargoak Nicolas Bonnemaison Baionako medikuaren aurkako salaketa jarri du elkargoaren baitako diziplina organuetan. 

Halaber, auzia Akitaniako eskualdetik lekualdatzeko eskatu dute "emozio arrazoi argiengatik". Izan ere, orain arte, Pirinio Atlantikoetako Medikuen Elkargoak bere babesa erakutsi dio Bonnemaisoni; salaketarik ez jartzea erabaki zuen.

Diziplina arazoez arduratzen den organua medikuz osatua dago eta magistratu batek zuzentzen du. Epaiak hainbat zigor izan ditzake, baliteke guztia ohartarazpen soil batekin konpontzea, edo elkargotik behin-behinean kanporatu dezakete, gehienez ere hiru urtez, eta azkenik elkargotik betirako ere bota dezakete.

Honetaz gain, bide judiziala ere aurrera doa. Pasa den irailaren 6an Paueko dei auzitegian izan ondoren, irailaren 13an jakingo da ebazpena. Injekzio bidez pertsona oso ahulak pozoitzeagatik dago auzipetuta Bonnemaison.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.