Atxiloketa

Frantziako Poliziak beste lagun bat atxilotu du gaur, Hendaian

Juan Carlos Iriarte iheslaria da atzeman dutena, kontrol batean.

2007ko urriaren 4a
18:53
Entzun
Frantziako Poliziak Juan Carlos Iriarte euskal iheslari politikoa atxilotu du gaur arratsaldean Hendaian (Lapurdi), kontrol batean, Askatasunak jakinarazi duenez.

Donostiarra da Iriarte, Antigua auzokoa, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduek gaurko manifestazioa antolatu dute bertan. 20:00etan hasiko da, Antiguako Plaza Berritik, Aski da! Errepresioa ez da bidea, Juankar askatu lelopean.

Herenegun Asier Tapia donostiarra ere atzeman zuen Frantziako Poliziak, Hendaiatik gertu, Biriatun. 2001ean Haika erakundearen kontrako polizia operazioaren ondoren Donostian agerraldi batean esandakoagatik kale erasoak sustatzeagatik auziperatu egin zuten Tapia, eta 2005ean ez zen Espainiako Auzitegi Nazionalera azaldu, epaileak deitu zuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.