Espainiako zenbait komunikabidek aurreratu bezala, Frantziako Poliziak Azkainen (Lapurdi) ustezko bi etakide atxilotu dituela baieztatu du Espainiako Barne Ministerioak eta, esan duenez, Asier Larrinaga Rodriguez eta Garikoitz Etxebarria Goikoetxea dira atxilotuak. Bilbotarra da Larrinaga, lizartzarra Etxeberria. Atxilotu biak Ertzaintzak Zornotzan eta Atxondon aurkitutako lehergai gordelekuekin lotu dituzte.
Arratsaldean Ertzaintzak jakinarazi duenez, Elorrion, Berangon, Lizartzan eta Tolosan etxe batzuk miatu dituzte, epailearen baimenarekin. Elorrion Aritz Arginzonen etxea miatu dute, Berangon Saioa Sanchezena eta Lizartzan Garikoitz Etxeberriarena berarena.
Polizi iturrien arabera, Larrinaga bilbotarrarren autoa lehergaien garraiorako erabili ondoren utzita aurkitu zuten eta abenduaren 23an Zornotzako gordelekua aurkitu zutenetik etxetik alde eginda zegoen.
Atxiloketa Azkaingo plazan goizeko zazpi eta erdietan izan dela zehaztu du Barne Ministerioak, arropaz betetako motxila banarekin, eta pistola bat atzeman dietela. Biak Baionan dauzkate, polizi etxean.
Atxiloketak
Frantziako Poliziak bi lagun atxilotu ditu Azkainen, ETAko kide izatea egotzita
Espainiako Barne Ministerioak baieztatu duenez, Asier Larrinaga Rodriguez eta Garikoitz Etxeberria Goikoetxea dira atxilotuak. Zornotzan eta Atxondon (Bizkaia) aurkitutako zuloekin lotu ditu Barne Ministerioak atxilotu biak. Elorrion, Berangon, Lizartzan eta Tolosan etxe batzuk miatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu