Atxiloketa Lapurdin

Frantziako Poliziak Diego Ibarra atxilotu du Bidarten, ETArekin zerikusia duelakoan

Frantziako Poliziak beste gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Lapurdiko kostako Bidarte herrian, ETAren aurka astelehean hasi zuten operazioaren barruan. Frantziako Poliziaren iturrien arabera, Diego Ibarra Frantziako nortasun agiria duen 33 urteko tabernaria da pasa den astelehen gauean hasitako operazioaren bosgarren atxilotua. Cognac herrian Ibon Elorrieta eta Luis Enrike Garate ETAko ustezko kideek gidatzen zuten Renault Kangoo txurian aurkitu zuten gazte honen argazki batengatik izan da gaurko atxiloketa. Bidarteko etxearen miaketan deus ez dutela aurkitu esan dute Frantziako poliziaren iturriek.

2004ko otsailaren 12a
16:05
Entzun
Litekeena da Garaziko tabernaria arratsalde honetan bertan Parisera eramana izatea, terrorismoaren kontrako epailearen aurrera deklaratzera. Haren kontrako froga bakarra argazki hori balitz, Laurence Levert epailea ikusi ondoren, gazte hori berehala askatua izan daitekeela gaineratu du polizia iturriek.

Bitartean, atzo atxilotutako Jon Gonzalez eta Jon Kepa Preciado Limogeseko komisaldegian jarraitzen dute, eta pasa den astelehenetik Angulemako komisaldegian segitzen dute Ibon Elorrieta eta Luis Enrike Garatek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.