Frantziako Poliziak Espainiako Barne ministroaren jarrera salatu du; "onartezina da operazio bat aurreratzea"

2012ko uztailaren 4a
20:12
Entzun

Gaur goizean, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak "ETArekin loturiko berri on bat" iritsiko zela aurreratu du. Adierazpen horiek haserrea piztu dute Frantziako Poliziaren baitan. "Onartezina da operazio bat aurreratzea", adierazi dute. 

Fernandez Diazek ABC Punto Radio hedabideen egin ditu adierazpen horiek. Barne ministroak gaineratu du urtea hasi zenetik "ETArekin loturiko 17 lagun" atxilotu dituztela; "iragan astekoa errekorra izan zen, sei lagun atzemanda"

Espainiako Poliziaren sindikatuak esan du Fernandez Diazek beretzar gorde beharrekoa publikoki kontuta duela eta, "inoiz ezagututako Barne ministro txarrena" dela adierazi du. Izan ere, ez da lehendabiziko aldia ustezko ETAkideekin lotuta egitear diren operazioen berri ematen duela, ekainean aurrreratu zuen atzerrian hainbat atxiloketa egingo zirela. 

Sindikatuaren oharra irakurri daiteke, hemen (Gazteleraz).

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.