Politika

Frantziako Poliziak ETArena izan daitekeen beste zulo bat aurkitu du

Gordeleku honetan, dokumentazio faltsua, irrati, LTD hargailu eta telefono mugikor bana atzeman dituzte.

2009ko abuztuaren 27a
18:39
Entzun
Frantziako Poliziak ETArena izan daitekeen zulo bat aurkitu du gaur Gard departamenduko Rivieres herrian. Gordelekuan, dokumentazio faltsua, irrati, LTD hargailu eta telefono mugikor bana atzeman dituzte.

Abuztuaren 19tik ETArenak izan daitezkeen hamalau zulo aurkitu dituzte. Atzo Alfredo Perez Rubalcaba eta Brice Hortefeux Espainia eta Frantziako Gobernuko Barne ministroak bildu ziren Parisen. ETAren aurkako borroka izan zuten hizpide eta bi herrialdeen arteko "elkarlana bikaina" zela adierazi zuten. Operazioa ez zegoela itxita eta posible zela zulo gehiago aurkitzea ere jakinarazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.