Atxiloketa

Frantziako Poliziak hiru lagun atxilotu du

Askatasunak jakinarazi duenez, Frantziako Poliziak Robert Arricaut atxilotu du gaur, Paueko bere etxean. Urriaren 3an Salies de Bearnen atxilotu zuten Didier Arricaut-en anaia da Robert, Askatasunak azaldu duenez. Espainiako berri agentziek diotenez, berriz, atxilotutakoak hiru dira: Robert Arricaut, Jean-Marc Raynaud eta Thyde Rosell. Frantziako Poliziak urriaren 3an "ETAren kontra" egin zuen operazio handiaren ondorioa dira atxiloketa hauek.

2004ko azaroaren 30a
18:35
Entzun
Robert Arricaut zergaitik atxilotu duten ez dakitela esan dute Askatasunakoek, eta atxilotuak bi direla ere ezin dutela baieztatu.

Espainiako berri agentziek, berriz, Frantziako Poliziak hiru lagun atxilotu dituztela diote, Pauen: Robert Arricaut, Jean-Marc Raynaud eta Thyde Rosell. Atxiloketak "ETAren kontrako operazioan" egin direla zabaldu dute, hain zuzen ere, urriaren 3an egindako operazio handiaren harira. Raynaudek eta Rosellek Mikel Albisu eta Marisol Iparragirreren semea zaindu zuten, infomazio agentzien arabera.

Informazio agentziek esan dutenez, atxiloketa hoiek ez dira garrantzitsuak. Urriaren 3an hasi zuten operazioaren azken harimuturrak lotzeko galdeketak egin nahi dizkietela azpimarratu dute agentzia horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.