Atxiloketa

Frantziako Poliziak Jean Francois Lefort atxilotu du

Askatasunak jakinarazi duenez, gozieko seiak aldera atxilotu du Frantziako Poliziak Jean Francois Lefort, Askatasuneko bozeramailea, Baionako bere etxean. 11:00ak aldera arte etxea miatzen aritu da Polizia, eta gero, Askatasunaren lehengo egoitza miatu dute —lokal hori EHErena da orain—. Orain dela gutxi atera dira handik, eta Askatasunaren Baionako egoitzara sartu dira 15:00ak aldean, Askatasunak jakinarazi duenez, eta Lefort bera miaketan dago. Leforten bikote-kide Maialen Karrere, berriz, Baionako komisaldegira eraman dute, etxea miatu ondoren. Gaur 19:00etan elkarretaratzea egingo da Baionako komisaldegi aurrean, Askatasunak deituta.

2004ko abenduaren 7a
18:30
Entzun
Askatasunak esan duenez, etxea miatzen ari ziren poliziei galdetu dizkiete atxiloketaren arrazoiak, baina haiek ez dietela ezer esplikatuko erantzun diete.

Hala ere, atxiloketa Mikel Albisu eta Marixol Iparragirreren atxiloketekin lotuta dagoela dioteberri agentziek.

Gainera, iturri berdinen arabera, atxiloketa horrek ez du inolako zerikusirik Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek 2003an Askatasunaren kontra egindako operazioarekin.

Nolanahi ere, Askatasunaren lehengo egoitza eta oraingoa miatu ditu Poliziak. Lehengo egoitza EHEk erabiltzen du orain, bulego gisa, eta Espainiako berri agentziek diotenez, ordenagailu bat eta "dokumentazioa" atera dituzte handik. EHEk "gogor" salatu ditu "horrelako jarrerak eta inongo baimenik gabe gure egoitzan sartu izana".

Tentsio uneak eta karga

Memento hauetan, Askatasunaren Baionako egoitza miatzen ari da Frantziako Polizia. Inguru guztia polizaz boteta dagoela jakinarazi du Askatasunak, eta istilu batzuk ere izan dira.

50 bat lagun Askatasunaren egoitzaren inguruan zeuden Frantziako Polizia Lefortekon hara joan denean. Orduan, tentsio une gogorrak izan dira, eta poliziak manifestariak jo ditu matrakarekin, eta gas karga ere egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.