Frantziako Poliziak Koldo Mitxelena (Errenteria, Gipuzkoa) atxilotu zuen atzo arratsaldean Arette (Frantzia) herriaren inguruan, mendira joana zenean, Askatasunak jakinarazi duenez.
2002ko ekainean hiru urteko espetxe zigorra eta hamar urtean Frantziako Estatuan egoteko debekua jarri zioten Mitxelenari. Espetxetik irten zuen, eta gaur egun Hendaian (Lapurdi) bizimodu normala egiten zuen. Auzitegiek, baina, jarrita baldintza haustea leporatu diote eta gaur epaileak hura oraingoz espetxeratzeko agindua eman du.
Paueko (Frantzia) espetxean sartu dute, eta etzi 15:00etan erabakiko du epaileak Mitxelenari buruz zer neurri hartu.
Atxiloketa
Frantziako Poliziak Koldo Mitxelena atxilotu du, Arette inguruan
Auzitegiek jarritako baldintzak haustea leporatu diote. Errenterikoa da hura, eta gaur egun bizimodu normala egiten zuen Hendaian. Atzo mendira joan zenean atzeman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu