Frantziako Poliziak Asier Tapia Zulaika euskal herritarra atxilotu du Biriatun (Lapurdi) gaur goizean. Askatasunak BERRIA.INFOri esan dionez, "bizimodu normala" egiten ari zen Tapia, "ez klandestinoa". Hendaian (Lapurdi) bizi da azken urteetan eta "jendaurreko lana" egiten du, Askatasunaren arabera. Donostiarra da.
Poliziak esan du Tapiak ez zeukala armarik. Auto batean zihoala atzeman dute, iturri haien arabera. Tolosako (Frantzia) espetxean sartu dute, eta urriaren 9an aztertuko dute haren kontrako euroagindua.
Tapia 2001eko martxoan ere atxilotu zuten, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionalaren epailearen aginduz. Haikaren kontrako polizia operazioa salatzeko jendaurreko agerraldi batean hartu zuen parte orduan Tapiak, Donostian. Kartzelara sartu zuten, eta urrian aske utzi, bermepean. 2005eko otsailean Espainiako Justiziak deitu zuen, eta ez zen azaldu. Fiskaltzak 111 urteko kartzela zigorra eskatu zuen harentzat, “erakunde armatuko kide izateagatik eta kale erasoak sustatzeagatik”.
Gaur 19:00etan Hendaian elkarretaratzea egingo dute atxiloketa salatzeko.
Atxiloketa
Frantziako Poliziak lagun bat atxilotu du Biriatun
Asier Tapia Zulaika da atzeman dutena, eta Askatasunak dioenez "bizimodu normala" zeraman. 2001ean ere atxilotu zuten, Haikaren kontrako polizia operazioa salatzeko jendaurreko agerraldi batean hartu zuela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu