Frantziako Poliziak eta Espainiako Barne ministerioak baieztatu dutenez, Frantziako Poliziak ustez ETAkoak diren hiru kide atxilotu ditu gaur arratsaldean Frantzia erdialdean. Hasieran esan dute Polizia hilabeteak zeramatzala atxilotuen peskizan, baina ondoren hori gezurtatu eta ustezko ETAko kideak tren batetik jaitsi direnean atxilotu dituztela esan dute, "ustekabean".
Poliziak zabaldu duenez, haietako bat Jon Etxeberria Oiarbide da.
Operazioa irekita dagoela gaineratu du Poliziak.