Lapurreta

Frantziako Poliziaren arabera, ETAko kideak dira bi jendarmeri uniformeak eta armak ebatsi dizkieten bi lagunak

Bi lagunek uniformeak eta armak lapurtu zizkieten atzo goizean Cahorsen bi jendarmeri, eta hainbat orduz atxikita izan zituzten. Frantziako Poliziak zabaldu duenez, bi lagun horiek ETAko kideak zirela esan zieten bi jendarmeei.

2006ko martxoaren 6a
12:54
Entzun
Frantziako Poliziak emandako azalpenen arabera, jendarmeek ustezko bi etakideak gerarazi zituzten, lapurtutako auto batean zihoazelako. Identifikatzeko eskatu zietenean, ordea, pistolak atera, eta auto barrura sartzera behartu zituzten jendearme biak. Iturri horien arabera, hainbat orduz izan zituzten atxikita. Gero, ordea, aske utzi zituzten, baina aurretik, uniformeak, armak eta irrati aparatuak ebatsi zizkieten. Poliziaren arabera, ETAko kideak zirela esan zieten jendarmeei bi pertsona horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.