hizkuntzak

Frantziako presidente bada, Hollande prest legoke euskara Konstituzioan sartzeko saioa egiteko

Hura da PSFren primarioetako hautagaietakoa Frantziako presidentetzarako. "Konstituzioan aldaketa ez litzateke frantsesaren ahuleziagatik egingo, baizik eta garrantzitsua delako hizkuntza erregionalen defentsa egitea". 

2011ko irailaren 13a
17:27
Entzun

François Hollande PSFko kideak adierazi du bere alderdiaren Frantziako presidentegaia bera bada, prest legokeela Frantziako Errepublikako "hizkuntza erregionalak" herrialdeko Konstituzioan sartzeko; besteak beste, beraz, euskara —Frantzian, beste "hizkuntza erregionalak" bezala, ez da ofiziala—. 

Frantziak 1999an hizkuntza gutxituen Europako Gutuna sinatu zuen arren, ez du berretsi. Hollandek Estrasburgon lau mila jarraitzaileren aurrean jakinarazi du bera hautatzen badute Frantziako Gobernuko lehendakari, Asanblada Nazionalera eramango lukeela gaia, "eta, gehiengo parlamentarioa balego, Konstituzioa aldatzerik izango litzateke, baina ez frantsesaren ahuleziagatik, baizik eta garrantzitsua delako hizkuntza erregionalen defentsa egitea".  

2012an izango dira presidentziarako hauteskundeak, eta PSFk primarioak egingo ditu; Hollande da hautagaietako bat. Nicolas Sarkozy Frantziako egungo presidentea berriro aurkeztuko da UMPtik.

PSFko idazkari nagusi izana da Hollande. Joan den abuztuaren 7an Larrainen (Zuberoa) izan zen, Monzon pastorala ikusten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.