Senaturako hauteskundeetan Eusko Alderdi Jeltzalea aurkeztuko da, eta «euskal lurralde elkargoa» izango du lehentasuna. Hori jakiterat eman dute jeltzaleek atzo Kanbon, eginiko prentsaurreko batean. Horren defendatzeko hautagaiak gizonak izango dira biak: Jean Teletxea eta Francis Gellie, hain zuzen.
Senaturako hauteskundeetan, hautetsiek soilik bozkatzen ahal dute. Bide horretan, «euskal hautetsi zentristak ditugu helburu, eta urrunago ere euskaltzaleak direnak», azaldu du Teletxeak. Haien hitzetan, «Euskal Herria ez dute gure interesetatik, kulturatik eta bizimodutik urrun diren talde politikoek defendatu behar». Jakiterat eman dute kanpainan «hainbat herriko etxeren itzulia» egingo dutela, hauteskundeez gain EAJ ezagutarazteko.
Hiru hautagai abertzale
Hauteskunde horietan Sauveur Bacho, Gabi Mouesca eta Jean Teletxea izango dira aurkezten diren hiru hautagai abertzaleak. Teletxeakargi erantzundu zerrenda abertzale asko izateak dakarren zailtasunaz: «Ez gara populakuntza altermundialista eta ekologista batean aurkitzen».
Frantziako Senaturako bozetara aurkeztuko da EAJ
Jeltzaleek «Euskal Herriaren interesak defendatzea» dute helburu, eta «lurralde elkargoa» lehentasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu