Frantziako ustelkeria kasu batekin lotu dute Urbaser
BAIONA. Urbaser enpresa ustelkeria kasu batekin lotu dute Frantziako Bouches-du-Rhone departamenduan. Hain zuzen ere, Urbaser enpresa da Baionako Canopia hondakindegia egiteko Bil ta Garbi sindikatuak hautatu duen enpresa. Urbaser enpresako zuzendaria auzipetu ondoren, Bil ta Garbik ez du kasu horri buruzko adierazpenik egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu