Oraindik argitzeke dago Joyeuxko paduretan hilda aurkitutako basahatearen birusa H5N1 den, baina Frantziako Nekazaritzako Ministerioak horren susmoa agertu du prentsa ohar baten bidez. "Lehen azterketek agerian utzi dute H5 birusa dela, eta Asiako HN51 anduiaren antz handia duela", azaldu du. Nolanahi ere, EBko Londresko laborategiek eman behar dute behin betiko emaitza.
Hegazti gripea atzeman dutela eta,zenbait neurri hartu ditu Frantziako Gobernuak: besteak beste, EBk aholkatutako babes eta zaintza eremuak ezarri ditu basahatea hilda agertutako inguruan. Gainera, Europako hainbat herrialdetan birusa agertzen ari zenez lehendik ere zenbait neurri hartuak zituen Parisek, hala nola, hegazti guztiak etxaldeetan itxita edukitzeko agindua emana zuen. Horrenbestez, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan neurri hori betetzen ari dira.
Hego Euskal Herrian ez da orandik halako neurririk hartu, baina litekeena da martxoan, Afrikatik Europarako bidea egiten duten hegazten migrazioa hastean, hartzea. Izan ere, Afrikako zenbait lekutan, Nigerian kasu, HN51 birusa —gripearen aldaerarik gaiztoena— hegaztiak aurkitu dituzte, eta migrazioa hasten denean Espainiako Estatuan hegaztiak ixteko agindua emateko aholkatu duJuan Jose Badiola Espainiako Albaitarien Elkargoko presidenteak.
Nolanahi ere, oraingoz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan neurri hori hartzearen aurka dagoela adierazi du gaur goizean Gonzalo Saenz de Samaniego Jaurlaritzako nekazaritza sailburuak.
Hegazti gripea
Frantzian hilda aurkitutako basahate batek hegazti gripea zuela baieztatu dute
Joan den astelehenean Joyeuxen (Ain, Frantzia) hilda aurkitutako basahate batek hegazti gripea zuela baieztatu dute Frantziako Gobernuak zein Europako Batzordeak. Hala ere, oraindik argitzeke dago antzeman dioten birusa H5N1 alderakoa den; hots, gizakiari erasaten dion motakoa. Basahatearen lagin bat Londresera bidali dute, Europako Batasunaren laborategietara, H5N1 birusa ote zuen ikertzeko. Joyeux Euskal Herritik 750 bat kilometrora dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu