Frantzian, Landetako itsasertzean, gizonezko baten hilotza aurkitu dute eta, egiaztatu dutenez, hilaren 17an Jaizkibelgo haitzetan desagertu zen Juan Mari Larruskain Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) bizilagunarena da. Haren senitartekoek adierazi dute gorpuaren deskripzio fisikoa bat datorrela desagertuaren ezaugarriarekin.
Hilaren 17an olatu batek eraman zuen Larruskain, anai batekin eta bi hilobarekin Jaizkibelgo haitzetan zebilela. Harrezkero itsasoan galduta egon da.
Frantzian itsasoan topatu duten gorpua, Lasarte-Oriako bizilagunarena da
Juan Mari Larruskain hilaren 17an desagertu zen, Jaizkibelgo haitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu