EUSKAL PRESOAK

Frantziaren espetxe politika salatu du Etxerat-ek

Hainbat datu eta testigantza bilduta, txosten bat egin du elkarteak. Ohartarazi du 136 euskal preso Frantziako espetxeetan sakabanatuta daudela, eta Herrira-k azaroaren 10erako deitutako manifestaldian parte hartzera deitu ditu herritarrak.

2012ko urriaren 30a
16:30
Entzun

605 euskal presotik 136 Frantziako kartzeletan daude; Ipar Euskal Herriko 33 familiak gutxienez senide bat dute preso. Datu horiek nabarmendu ditu Etxerat-ek gaur goizean, Frantziako espetxeetan euskal presoek eta haien senideek jasaten duten egoeraren berri emateko prestatu duen txostenaren aurkezpenean.

"Urte askoan salatzen ari garena erakusten du: Frantziako Estatuaren parte hartze zuzena euskal preso politikoen arazoan", ondorioztatu du Etxerat-ek. Gainera, senideek errepidean bidaia luzeak egiteak eragiten duen "nekea, presioa eta arazo ekonomikoak izugarriak" direla salatu du. Elkartearen esanetan, Frantziak oraindik ere ez du aitortu "bere kartzeletan preso politikoak" daudela eta "gatazkan parte hartze zuzena" duela, eta "errepresioaren bidean tematzea" egotzi dio.

Etxerat-ek dei egin die herritarrei Herrira-k antolatuta azaroaren 10ean Baionan egingo duten manifestazioan parte har dezaten: "Beharrezkoa da manifestazio horri behar duen garrantzia ematea. Gure senide eta lagunen eskubideei buruz ari gara".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.