Politika

Frantziaren jarrerak lagundu ez arren, iheslariek konponbidearen alde lan egingo dutela agertu du Perez Susperregik

Atzo goizean atxilotu ostean, iluntzean aske utzi zuen Frantziako Poliziak Xabier Perez Susperregi euskal errefuxiatuen kolektiboko bozeramailea. Izan ere, Baionatik Pauera eraman eta hango espetxean sartzera zihoazela, Espainiako Justiziaren fax bat iritsi zen, Perez Susperregi atxilotzeko nazioarteko aginduan egozten zitzaion delitua preskribituta zegoela esanez. Perez Susperregik berak eman ditu gaur atzoko bizipenen azalpenak komunikabideen aurrean, eta "harrituta" agertu da Frantziako eta Espainiako polizien eta justizia zerbitzuen koordinazio ezarekin. Frantziaren atxiloketa dinamika kritikatu du, eta jarrerak hori lagungarri ez den arren iheslarien kolektiboak konponbidearen alde lan egiten jarraituko duela azpimarratu du.

2006ko urtarrilaren 6a
18:02
Entzun
"Euskal militante askeen atxiloketak behin eta berriz errepikatzeak erraztuko dute euskal gatazka politikoaren konponbidea?", galdetu dio Frantziari Perez Susperregik. Euroaginduaren bidez edo atzokoa bezalako moldeak erabiliz Frantziako Poliziak egiten dituen atxiloketak gero eta gehiago direla gogorarazi du.

Hala ere, gertatuak gertatu, eta Frantziaren jarrerak lagundu ez arren, iheslarien kolektiboak gatazkaren konponbide politikoa aurkitzeko lanean segituko duela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.