Frantziaren lurralde erreformaren lehen puntua
Herri Elkargoen berrantolaketa hau Frantziak pentsatutako lurralde erreformaren zati bat besterik ez da. Gaurko egunean hautetsi gehienek ere ez dakite zer emango duen erreforma honek. Georges Labazee Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko presidente berriak BERRIAri egindako elkarrizketan aitortu zuen erreformaren bukaeran departamendua desagertuko zela. Eztabaidak pil pilean segitzen du, bakoitzaren esperantzek eta beldurrek ere bai. Jokoan dena Ipar Euskal Herriaren egituratzea da. Etorriko diren aldaketetan kontuan hartua izango den ala ez, bere mugak errespetatuak izango diren ala ez. Aurreikusi delako lurralde batzuk Landekin eta Biarnoarekin joan daitezkeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu