Politika
Frantziari gatazka politikoaren irtenbidean parte har dezan eskatzeko 800 lagun inguru bildu dira Ziburun
Batasunak deituta 800 lagun inguru hurbildu dira Ziburura Frantziari gatazka politikoaren irtenbidean parte har dezan eskatzera. Xabi Larralde Batasuneko bozeramaileak azpimarratu du ezin Frantziak gatazkan parte hartzen duela uka ezina dela eta ondorioz, ez dela irtenbiderik izango irtenbide politiko bat aurkitzeko inplikatzen ez bada.
Manifestazioa Alliot-Marie Frantziako Defentsa ministroak duen etxearen aurrean hasi nahi zuten eta Donibane Lohizuneko herriko etxearen aurrean amaitu. Baina ezin izan dute Frantziako Defentsa ministroaren etxe aurretik abiatu Frantziako Poliziak ez baitio inori hara hurbilzten utzi. Frantziari gaztazkan parte hartzeko eskatzeaz gain, Euskal gizartearen hitza eta erabakia errespetatzeko eskatu dute Ziburun bildutakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu