POLITIKA

Frantzisko, sezesioaz: "Kasuak banan-banan aztertu behar dira"

Independentzia prozesuez jardun du aita santuak, 'La Vanguardia' egunkariak galdetuta.

Frantzisko, Vatikanoan. CLAUDIO PERI / EFE
2014ko ekainaren 13a
12:14
Entzun

La Vanguardia Kataluniako kazetak elkarrizketatu du Frantzisko aita santua, eta Espainiaren eta Kataluniaren arteko gatazkak kezkatzen ote duen galdetu dio. Honako hau izan da erantzuna, hitzez hitz:

"Zatiketa orok kezkatzen nau. Badaude emantzipazioz lortutako independentziak eta sezesioz lortutakoak. Emantzipazioak, adibidez, Amerikakoak izan ziren, Europako estatuekiko emantzipatu baitziren. Sezesioz independentzia lortu duten herrien kasuak oso agerikoak izaten dira batzuetan. Pentsa dezagun Jugoslavia ohian. Noski, herri batzuek hain kultura ezberdinak dituzte, ezin dira kolaz ere itsatsi. Jugoslaviako adibidea oso argia da, baina neure buruari galdetzen diot ea hain argia den orain arte elkarrekin egon diren beste herri batzuetan. Banan-banan aztertu behar dira. Eskozia, Padania, Katalunia. Kasu batzuetan bidezkoa izango da eta beste batzuetan ez, baina tentuz hartu eta arlo guztiak aztertu beharrekoa da batasun aurrekaririk ez duten nazioen sezesioa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.