Atxiloketa

Fresnesen preso den senarra bisitatzera joandako Beatriz Fernandez atxilotu dute

Askatasuna erakundeak jakinarazi duenez, Beatriz Fernandez euskal herritarra atxilotu zuten atzo Frantzian, Fresnesko espetxean. Hain zuzen ere, preso dagoen Angel Otxoantesana senarra bisitatzera joan zen Fernandez Fresnesera. Frantziako Poliziak ez du argitu ez zergatik atxilotu duten, ez non daukaten.

2004ko irailaren 18a
17:37
Entzun
Senarrarekin bi bisita zituen atzo Fernandezek. Lehendabizikoa inolako arazorik gabe egin zuen, eta irten ere bai. Bigarrena egitera sartu zen ondoren, eta baina ez zen gehiago atera. Kanpoan zeuden beste senideak kezkatu egin ziren falta zelako, eta poliziei zer gertatzen zen galdetu zietenean, ez zela irtengo esan zieten.

Nolanahi ere, Frantziako poliziak ez du argitu Fernandez zergatik atxilotu duten eta non daukaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.