Sorturen ustez, bakartzeak eta euskal presoei ezartzen dizkieten gainerako salbuespeneko neurriek "presoen eta beren senideen sufrimendua areagotzea" eta "gatazka politikoaren konponbidea eragoztea" dute helburu. Azaldu dutenez, presoen eskubideak "edozein kasutan" errespetatu behar dira, "baina are gehiago Euskal Herrian egoera politikoa errotik aldatu denetik".
"Iraganeko politikatzat" jotzen du Sortuk "eskubideen urraketa eta mendekua oinarri duen espetxe politika", eta "euskal herritarren nahiarekin takla" egiten duela deritzo.
Martxara joateko autobusak ostiral iluntzean abiatuko dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik, Hernanitik, Errenteriarik eta Irundik.
Beste aldetik, gehiengo sindikala osatzen duten sindikatuek elkarretaratzea egin dute eguerdian Bilbon, Frantziako kontsulatuaren aurrean. "Isolamendurik ez, sakabanaketarik ez, euskal presoak etxera" leloa zuen pankarta baten atzean, lagun ugarik erantzun diote ELA, LAB, EHNE, ESK, Steilas eta Hiru sindikatuek egindako deialdiari.