Etxerat-ek jakinarazi duenez, Fresnesko gizonen moduluan dauden euskal presoek gose greba mugagabeari ekin diote Itziar Moreno presoa isolamendutik atera dezaten. Gauza bera eskatzeko, zigor ziegan dira espetxe bereko emakumezko presoak ere.
Bizi baldintzak hobetzeko eskatuz protestak abiatu zituzten Fresnesko preso sozial emakumezkoek apirilaren bukaeran. Borroka horri lotu zitzaizkion gero euskal presoak; Etxerat-en arabera, zuzendariari gutun bat bidali zioten, eta patiotik ziegara bueltatzeari uko egin zioten egun batean, hamar minutuz. Protesta horien ondorioz, isolatu egin zuten Moreno maiatzaren 2an.