politika

Friendship Groupek uste du bake biderako "oso baliagarria" dela ezker abertzalearen proposamena

"Europako Batasunari eta hori osatzen duten kide guztiei Euskal Herriko bake prozesua babestu eta bultzatzeko" eskatu die gaur Bruselan europar parlamentarien babes taldeak, EBko agintariek egindako bileran.

2009ko azaroaren 18a
18:51
Entzun
Friendship Group Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko europar parlamentarien babes taldeak ezker abertzaleak aurkeztutako Prozesu demokratikorako lehen urratsa: oinarriak eta borondatea txostena bake biderako "oso baliagarria" dela uste du. Talde horren arabera, "ezker abertzaleak indarkeriarik eta kanpoko esku-hartzerik gabeko prozesu demokratikoa abian jartzeko nahiak bake prozesua errazteko eszenatoki bat eraikitzen du". Beraz, "Euskal Herriko gatazka konpontzeko borondatea" agertu du Friendship Groupek.

Europako Batasuneko (EB) agintariek Bruselan bilera izan dute gaur, "EBri eta hori osatzen duten kide guztiei Euskal Herriko bake prozesua babestu eta bultzatzeko" eskatu die aipatutako taldeak. Gainera, ezker abertzalearen manifestua Europako Batasuneko diputatu eta ordezkari guztiei banatu die.

Friendship Groupek prozesu demokratikoa lortzeko ezker abertzalearen nahia partekatzen duela azpimarratu du. "Irtenbide bakarra eta guztientzat baliagarria, elkarrizketa baketsu eta demokratikoan oinarritutakoa eta akordio multilaterala bilatzen duenada. Horrek gainera, euskal herritarrei etorkizunean libreki erabakitzeko eskubidea ematen die".

Beraz, "gatazkan inplikatuta dauden alde guztiei ezker abertzalearen proposamenaren aurrean erantzukizunez jokatzeko eta bake negoziazioak helburu izango dituen prozesuarekin konprometitzeko" eskatu die.

Arnaldo Otegi eta ekintza politikoengatik atxilotuak izan diren guztiak ere aske uzteko galdegin dute, Karmelo Landa eurodiputatu ohia barne. "Nazio Batuak Landa aske uzteko eskatu du, bake prozesuan haren parte-hartzea bermatzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.