'De Miguel auzia'

Frogak manipulatu dituztela salatu du De Miguelen abokatuak

"Gizartearen presioari" amore ez emateko eskatu dio epaitegiari, eta akusatuak "aldez aurretik erruduntzat jo" izana egotzi die alderdiei eta komunikabideei.

Gonzalo Susaeta eta Alfredo De Miguel auzitegira bidean. DAVID AGUILAR, EFE
2018ko abenduaren 3a
07:13
Entzun

Absoluzio eskaera berretsi du Gonzalo Susaeta abokatuak auziko akusatu nagusiarentzat, Alfredo de Miguelentzat. Ondorio nagusiak aurkezteko orduan, instrukzio fasean egindako "hutsegiteak" kritikatu ditu, bai eta "gizartearen presioa" ere.

"Zazpi hilabetez, froga guztiak inolako zaintzarik gabe egon ziren", adierazi du abokatuak, eta gaineratu Ertzaintzaren jokabidea bera ere "gehiegizkoa" izan dela. Horrez gain, Susaetak salatu du auzitegietatik kanpo ere "epaitu" dituztela akusatuak, eta errugabetasun ustea ukatu dietela.

"Prentsarentzat, gure alderdientzat, Twitterreko gizarte honentzat, nire akusatuak ustezko errudunak ziren. Espero dut eta badut konfiantza auzitegia ez dela iritzi berekoa izango, eta entzungor egingo diola gizarteak egindako presioari. Ez dadila beldur izan, Nafarroako Auzitegiaren kasuan gertatu moduan [sanferminetako talde bortxaketaren auziaz ari zen]".

Fiskaltzak murriztu egin du hasierako zigor eskaera, 54 urtetik 29ra. De Miguelentzat eskatu du kartzela zigorrik handiena: 29 urte eta bederatzi hilekoa. Telleriari eta Otxandianori, bakoitzari hamahiru urte eta zazpi hilabetekoa. Sei auzipetuentzat absoluzioa galdegin du.

Josu Izagirre fiskalaren arabera, hasieratik ikusi zen "erakunde kriminal bat" osatzen zutela eta "boterea zeukan jendea" zela. "Inpunitatez" aritu izana egotzi die.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.