Tortura

Frogatutako tortura salaketa badirela erantzun dio Khanek Lopez Aguilarri

Amnesty Internationaleko idazkari nagusi Irene Khanek zera erantzun dio Espainiako Justizia ministro Juan Fernando Lopez Aguilarri: "Tortura salaketa ugari daude oraindik, gehienak ustezko etakideek egindakoak, inkomunikazio aldian. Horietako asko oso zehatzak dira, eta mediku agiriek salaketak berresten dituzte".

2004ko ekainaren 11
18:34
Entzun
TAT, berriz,haserre agertu da Lopez Aguilarren hitzekin, eta Espainiako Gobernuaren jarrera salatu du. Izan ere, TATen iritzian Espainiako Gobernuak torturak badirela ukatu egiten du, eta torturak jasan dituen pertsona "deskalifikatu".

Frogak egon badirela azpimarratu dute, Unai Romanoren eta Iratxe Sorzanalen irudiekin gogoratu beste lanik ez dagoela.

Espainiako Gobernuak berriak hainbatetan esan duen talantea "Suarez, Gonzalez edo Aznarren berbera" dela esan dute, hau da "ixiltzen ez bazara mailukada emango dizut".

Horrelako esanak ezin zaizkiola inori doan atera esan dute, eta ezin direla onartu. Kostu politiko bat izan behar dutela azpimarratu dute, Lopez Aguilar bezalako "lotsagabeek" horrelakoak esan aurretik "pare bat aldiz" pentsatu dezaten.

Azkarragaren iritziz "desegokiak" dira Aguilarren adierazpenak

Jaurlaritzako Justizia Sailburu Joseba Azkarragaren iritzian, Espainiako Justizia ministroaren hitzak "desegokiak" dira. Bera ziur dago tortura egon badagoela. "Badirudi ez dela ezer aldatu eta begi bistan dagoena ezkutatzen saiatu nahi dutela".

AIk Irakeko torturen salaketekin egindako txostenari sinesgarritasuna ematen badie Espainiako salaketekin egindakoei zergaitik ez dien ematen galdetu die PSOEko kideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.