Gaur eguerdian gogoan izan dute Froilan Elespe PSE-EEko zinegotzi ohia Lasarte-Orian. ETAk atzo hamalau urte hil zuen Elespe, eta bizi zen herrian egin diote omenaldia. Lore eskaintza bat egin diote hilerrian.
Familia eta lagunez gain, omenaldian izan dira PSE-EEko hainbat kide. Tartean, Iñaki Arriola Gipuzkoako burua. Elespe gogoan, maiatzeko udal eta foru hauteskundeak izan ditu mintzagai Arriolak: "ETAren mehatxurik gabeko lehen udal hauteskundeak izango dira maiatzekoak".
Eusko Jaurlaritzaren izenean, Aintzane Ezenarro izan da omenaldian, Bake eta Bizikidetza Idazkaritzako kidea.