EGURALDIA

Fronte hotza iritsiko da gaur, eta prezipitazioekin, elurra iragarri dute maila baxuetan

Elurra 400-500 metrora iragarri dute, batik bat Kantauri isurialdean. Barnealdean eta hegoaldean izotz arriskua izango da.

2010eko abenduaren 17a
15:33
Entzun
Tenperaturak azken orduetan pixkat bat igo badira ere, metereologia zerbitzuek gaur Euskal Herrira fronte hotz bat iritsiko dela iragarri dute. Gainera, atzo ez bezala, gaur prezipitazioak egongo direla esan dute, eta horrekin batera maila baxuetan elurra egingo duela jakinarazi du.

Goizaldean elur maila 900-1.000 metroetan egongo bada ere, arratsaldeko lehen orduetan 400-500 metrora jaitsiko da, eta haizeak ipar-mendebaldetik joko du. Elurra batik bat kostaldean egingo duela esan dute. Euskal Herri barnealdean eta hegoaldean, berriz, izotz arriskua izango da batik bat.

Beste behin, trafikoaz arduratzen diren erakundeek izotz arriskuarekin erne gidatzeko eskatu dute. Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 110 makina prest ditu jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.