SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidente Mohamed Abdelazizen iritziz Espainiako Gobernuak ardura handia du sahararren sufrimenduan. Gaur eman duen hitzaldian gogorarazi du bere konpromisoak bete aurretik alde egin zuela administrazio espainiarrak Mendebaldeko Saharatik: "Autodeterminazioarako erreferenduma egiteko hartutako kronpromisoa bete aurretik alde egin zeun administrazio espainirra, erretiratze lotsagarria".
Egoera geroz eta arriskutsuagoa bilakatzen ari dela azaldu du SEADeko buruak 30.urteurreneko ospakizunetan. Adierazi duenez, Marokoren intrantsigentzia amai gabearen aurrean sahararrek ezingo dutela betirako besoak gurutzaturik geratu.
Urteurrena dela eta sahararren autodeterminazio eskubideari eta giza eskubideei buruzko nazioarteko konferentziak hasi zituzten larunbatean Tindufeko errefuxiatu guneetan (Aljeria). Orotara 500 gonbidatuk baino gehiagok hartuko dute parte horietan. Besteak beste, legebiltzarkideak, alderdi politikoetako ordezkariak eta gobernuz kanpoko erakundeak izango dira bertan.
Euskal Herriko hainbat herritan ere ospatu dute urteurrena eta bandera sahararrak zintzilikatu dituzte udaletxeetako balkoietan.
Mendebaldeko Sahara
Fronte Polisarioak gaur ospatuko du SEADen sorreraren 30.urteurrena
Fronte Polisarioak 1976ko otsailaren 27an, hots, gaur 30 urte aldarrikatu zuen SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa. Tifaritin egingo dituzte gaur ospakizunak, Fronte Polisarioaren menpeko Saharan. Mohamed Abdelaziz SEADeko presidenteak Espainia egin du sahararren sufrimenduaren arduradun nagusi: "Espainia da oraindik ere sahararren sufrimenduaren arduradun politiko eta legala. Eta horrela jarraituklo du Mendebaldeko Saharak bere autodeterminazio eskubidea baliatzea lortzen duen arte".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu