Marije Fullaondo Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea espetxeratu egin dute, Espainiako Auzitegiko Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz. Garzonek ETAko kide izatea leporatzen dio Fullaondori.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak baldintza gabe espetxeratzeko eskatu du, gaur, erakunde armatuko kide izatea eta delitua errrepikatzea egotzita.
Asteartean atxilotu zuten Fullaondo, eta ordutik inkomunikatuta eduki ondoren, gaur eraman dute Baltasar Garzon epailearen aurrera. Ordu erdia eduki dute han, baina uko egin dio deklaratzeari. Dolores Delgado fiskalak baldintzagabe espetxeratzeko eskatu du, ihes egin dezakeela argudiatuta.
Urriaren 4an hasi zuen Auzitegi Nazionalak Batasunaren kontrako operazio handia. Egun hartan Batasuneko buruzagitzako 17 kide atxilotu zituzten, eta beste bi –Asier Imaz eta Gorka Diaz– egun batzuren buruan. Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarez preso zeuden lehenagotik, eta, beraz, 22 dira espetxean dituzten Batasuneko zuzendaritzako kideak.
Batasunaren ilegalizazioa
Fullaondo espetxeratu egin dute Garzonen aginduz
ETAko kide izatea leporatu dio Batasuneko Mahai Nazionaleko kideari. Asteartean atxilotu zuten, Errigoitin (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu