Koronabirusaren transmisioa nabarmen larriagotu da Funesen (Nafarroa). Kutsatzea eteteko asmoz, Nafarroako Gobernuak itxiera perimetrala ezarriko du herrian, ostiraletik aurrera. Carlos Artuondo Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusiak gaur jakinarazi du neurria, herrian birusak duen intzidentzia tasa handiagatik.
Itxialdi perimetralaz gainera, baheketa bat eginen dute herrian. Birusa detektatzeko probak egitera deitu dituzte 45 eta 65 urte arteko herritarrak, ostiralean.
Bestalde, Milagron ostiralean bertan amaituko da itxiera perimetrala; herria martxoaren 26tik dago itxita, positibo tasa handia dela eta. Herriko taberna eta jatetxeak ateak itxita daude ordutik. Horrekin batera, zazpi dira orain itxita dauden herriak Nafarroan. Arguedas apirilaren 6an itxi zuten, eta astelehenera arte luzatu da gutxienez itxiera hori. Cadreita hilaren 9an itxi zuten ostiralera arte. Apirilaren 15ean itxi zituzten, halaber, Arbizu, Etxarri Aranatz, Lodosa eta Alesbes.