Lagun bat hil da gaur goizean Martzillan (Nafarroa), AP-15en izandako istripuan. Zazpiak pasatxo zirela gertatu da ezbeharra, bidesari parean, furgoneta bat errepidetik atera ostean. Gidariaren ondokoa da hildakoa. Gidaria oso larri dago.
Nafarroako Gobernuak dio 40 bat urtekoak direla bi lagunak. Ez du jakinarazi haien bestelako xehetasunik.
Foruzainak ari dira gertaera ikertzen.
Gizartea
Furgoneta batean zihoan lagun bat hil da Martzillan, istripuan
AP-15eko bidesari parean errepidetik irten da ibilgailua, eta hildakoa gidariaren ondokoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu