Martzillako bidesaritik gertu gertatu da ezbeharra, AP-15eko 26. kilometroan. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, furgoneta batek eta kamioi batek istripua izan dute, eta furgonetako gidaria hil da.
Ikerketa abiatu du Guardia Zibilak, ezbeharra zer dela-eta gertatu den jakiteko.