Iruñeko Erorien monumentuaren aurrean egin zuten performance-a Nafarroako Fusilatuen Senideen elkartearekin elkarlanean. Elkarte horretako ehun bat lagun bildu ziren plazan, eta sinbolikoki lurperatu egin zituzten 30 inguru, 1936ko gerran fusilatutakoen oroimena aldarrikatzeko.
Memoria historikoa aldarrikatu nahi dute Abel Azkonak eta Fusilatuen Senideen elkarteak gaurko ekintzarekin. pic.twitter.com/gIlXOooK5n
— Nafarroako Hitza (@nafarroakohitza) May 1, 2015
"Erorien monumentua ez da artea. Desmemoria ezarri nahi duen eraikin faxista da", azpimarratu zuen Azkonak: "Hunkigarria da 80, 85 edo 90 urteko hainbat lagunek euren gorputza utzi izana, artea eta memoria uztartzeko".