Ingurumena

G8koek akordioa lortu dute berotegi efektua sortzen duten gasak 2050era artean "nabarmen" jaisteko

Merkel Alemaniako kantzillerrak esan du "klima aldaketa geldiarazteko" ados jarri direla. AEBek, ordea, ez dute onartu gasak erdira jaisteko proposamena. Greenpeacek ustez, akordioa "ez da nahikoa eta arazoa luzatu baino ez dute egin". Gaur ere liskarrak sortu dira polizien eta manifestarien artean.

2007ko ekainaren 7a
17:46
Entzun
Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak esan du G-8koek "klima aldaketa geldiarazteko akordioa" lortu dutela Rostock-eko (Alemania) goi-bileran. Besteak beste, berotegi efektua sortzen duten gasak igortzeko muga 2050era bitartean "nabarmen" jaisteko beharra denek ikusten dutela jakinarazi du. "Bali-ko bileran Ingurumen ministroak negoziatzen hasteko bidea leundu dugu", esan du. Dena dela, Merkelek gasak 2050era artean erdira jaisteko proposamena egin du eta Ameriketako Estatu Batuek (AEB) ez dute hori onartu.

Alemania, Erresuma Batua, Italia, Frantzia, Errusia, AEB, Kanada eta Japoniak osatzen du G8, eta Merkelek adierazi du akordioa Txina, India, Mexiko, Brasil eta Hegoafrikak ere betetzeko ahaleginak egingo dituztela bihar haiekin egingo duten batzarrean.



Greenpeace ingurumen elkartea, dena den, ez da ados azaldu G8koek egin duten akordioarekin. "Dezepzio handia" hartu du Greenpeacek, "ez delako nahikoa eta ez delako hori nazioartean dagoen eskaera. Arazoa luzatu baino ez dute egin".

G-8koen batzarra dela-eta, milaka lagun daude protesta egiten Rostocken, Heiligendammeko balneario inguruan. Hamabi mila polizia daude goi-bilera zaintzen eta manifestariei oldartu zaie gaur ere. Poliziak Greenpeaceko 21 kide atxilotu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.