Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, Gabiriako (Gipuzkoa) Ugarana Goikoa auzoan gertatu da ezbeharra. 53 urteko gizona mendibide batean zihoan makinarekin, eta irauli egin zaio. Makinak azpian harrapatu du gizona, eta hil egin da. Suhitzaileak lanean ari dira.
Goierriko Hitza-k azaldu duenez, abereentzako pentsua hustera joana zen gizona —jabearen laguna zen—, eta bidean irauli zaio makina.