Kataluniako Parlamentuko osoko bilkura egina izango da ordurako, eta, agian, Kataluniaren independentzia deklaratuta egongo da. Espainiako Senatuak, berriz, egina izango du konstituzioaren 155. artikulua ezartzeko eztabaida. Bi saio horien ondoren zer etor litekeen, hori izango da Gabrielek eta Fernandezek igandeko solasaldian aztertuko dituzten galdera ziurretako bat.
Ziurrak izango ez direnak, beste asko, Kataluniako azken aste hauetako gertakarien bilakaerak iragar dezakeenez. Auziaren egoera konplexuak sortzen dituen zalantzei buruz, zurrunbiloa barru-barrutik bizi duten hainbaten iritziak entzuteko aukera izango da Deban, 12:00etan hasita, topaketaren jaialdiko karpan.
Hona hemen mahai inguruaren kartela eta topaketen egitaraua.