Gainsaririk ez dute jasoko Nafarroako gobernukide eta goi kargudunek

Barcinak esan du Nafarroako Gobernuko kideek aurrekontuetan finkatutako soldata baino ez dutela jasoko

Yolanda Barcina, atzo, Nafarroako parlamentuan. JAGOBA MANTEROLA / ARP.
Erredakzioa
2011ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuko kideek eta enpresa publikoetako goi kargudunek aurrerantzean ez dute gainsaririk jasoko.Enpresa publikoetako goi kargudunei ordainsariakkentzeaerabaki zuen Nafarroako Gobernuak herenegun,2012ko aurrekontuak onartu bitartean. Atzo, berriz, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak jakinarazi zuenez berak ezforu gobernuko gainerako kideek ez dutela ordainsaririk jasoko datorren urtetik aurrera eta euren soldatak aurrekontuetan finkatuko direla. Erabakia hori «behin betikoa» da eta legealdi osoan egongo da indarrean, Nafarroako presidenteak azpimarratu zuenez.

Garai berrietara eta krisialdi ekonomikora egokitzeko erabakia izan dela azaldu du Barcinak. «Nafarroak eredu izan behar du, eta espero dut soldata publikoak publikoki argi eta garbi azaltzea». CAN Nafarroako Aurrezki Kutxatik kobratzen zituen gainsariak ere ez dituela jasoko esan du Barcinak, baina ez du argitu UPNko beste goi kargudunek gauza bera egingo duten.

PSNrentzat ere baikorra da gobernukideen soldatetan «gardentasuna eta neurria» ezar-tzea, Maria Chivite eledunak esan duenez. Goi kargudun bakoitzak soldata bakarra izan behar duela uste du Chivitek, eta printzipio hori gobernuan ezar dadin PSNk «formula egokiena» negoziatzeari ekingo diola esan du. Hala, iragarri du PSNk ekimen bat aurkeztuko duela, dietek soldataren %10 gainditu ez dezaten.

Azken asteotako polemikaren ostean etorri da Nafarroako gobernukideen eta sozietate publikoen administrazio kontseiluetako goi kargudunei gainsariak kentzeko erabakia. Jakin denez, UPNko hainbat goi kargudunek oso gainsari handiak jasotzen zituzten gobernu postuetan egoteagatik CANen zituzten karguak betetzeagatik.Iragan astean, polemikaren erdian, Nafarroako presidenteak eta Alvaro MirandaEkonomia presidenteordeak gaainsari horiek kobratzeari uko egin zioten.

Asteazkenean, berriz, Nafarroako Gobernuak erabaki zuengoi kargudunen sari horiek kenduko zituela. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren eta korporazio horren menpe daudenhamahiru sozietate publikoen administrazio kontseiluetako kide diren gobernuko kontseilariei, zuzendari nagusiei eta gainerako goi kargudunei eragiten die neurriak. 2012ko aurrekontuak onartu arte egongo da indarrean erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.