Sydney Brenner (Hegoafrika, 1927) biologia molekularraren aita da; mende erdia darama giza zelulak ikertzen. 2002an Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen. Zientzia Foroaren baitan, Donostiara giza genomaz hitz egitera etorri da, Donostia International Phisic Center-ek gonbidatuta.
Hona hemen, aurrerapen gisa, Brennerrek BERRIAri emandako elkarrizketako esan batzuk:
- “Ordenagailuen bidez banako baten zehaztapen guztiak bildu ditzakegu, bere molekuak… dena. Baina horrek ez dizu esango nola funtzionatzen duen bere gorputzak”.
- “Gero eta gehiago dakigu immunitate sistemari buruz; gaixotasun kutsakorrekin bukatu ondoren, gosetea dator; mundu moderno batean gaude eta jendea gosez hiltzen da”.
- “Artritisa, alzheimerra eta beste gaixotasun batzuen aurkako sendabide hoberena gazte izatea da. Baina zahartzea naturaren baitan dagoenez, jakin behar dugu ezer ez dela betiko. Bizitza ordezkatzeko sistema da biologiaren oinarria”.
- “Gaitz batzuk ezin ditugu sendatu; zertarako? Betiko gazte izateko gaitasuna ez dugunez, betiko bizitzea ez da irtenbide on bat”.