Gaitza zuten 35 lagun hil dira aurreko astean Hego Euskal Herrian

Beste 326 kasu zenbatu dira, eta positibo tasa %4,1 da.

Gaixo baten lekualdatzea anbulantzian, Donostian. GORKA RUBIO/ FOKU
edurne begiristain
2021eko irailaren 8a
14:21
Entzun

Transmisioaren arintze betean, birusarekin loturiko heriotzen gaineko datuetan ez da hobekuntza argirik ikusten. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, abuztuaren 30etik irailaren 5era gutxienez 35 pertsona zendu dira gaitzarekin Hego Euskal Herrian; horietatik 30 Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan hildakoak dira, eta beste bostak Nafarroan zendu dira. Abuztuaren 23tik 29ra arteko astean, berriz, 41 lagun hil ziren gaitzak jota Hegoaldean.

Bestalde, transmisioari so, Osakidetzak eta Osasunbideak guztira 7.789 proba egin zituzten atzo COVID-19a atzemateko, eta horien %4,1ek eman zuten positibo: 326 kutsatu zenbatu zituzten. Lurraldeka, Bizkaian 130 detektatu ziren; Gipuzkoan, 99; Nafarroan, 53, eta Araban, 40.

Ospitaleen presioak, berriz, bere horretan jarraitzen du, aldaketarik gabe. Hegoaldeko osasun sistemek emandako datuen arabera, guztira 345 paziente daude osasun zentroetan sartuta. Horietako 83 ZIU zainketa intentsiboetan daude. Atzo 55 lagun ospitaleratu zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.