Gaitza zuten zortzi lagun hil dira aurreko astean Hegoaldean

Abuztuaren hasieratik birusarekin jende gutxien hil den astea izan da aurrekoa. Osakidetzak eta Osasunbideak 246 positibo zenbatu dituzte azken diagnostiko probetan.

Larrialdietako zerbitzuetako langileak eri bat lekualdatzen Donostian. GORKA RUBIO/ FOKU
edurne begiristain
2021eko ekainaren 23a
12:47
Entzun

Birusarekin loturiko heriotzen gaineko datuak onbidean direla erakusten du azken asteotako bilakaerak. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako informazioaren arabera, ekainaren 14tik 20ra artean gutxienez zortzi pertsona zendu dira gaitzarekin Hegoaldean: horietako zazpi Araba, Bizkai edo Gipuzkoan hildakoak dira, eta birusarekin lotutako beste heriotza Nafarroan izan da. Abuztuaren hasieran erregistratu zen kopuru hori azkenekoz: zehazki, abuztuaren 3tik 9ra artean zortzi lagun zendu ziren gaitzarekin Hegoaldean.

Transmisioari dagokionez, berriz, Osakidetzak eta Osasunbideak guztira 8.362 diagnostiko proba egin zituzten atzo COVID-19a atzemateko, eta horien %2,9k eman zuten positibo: 246k, zehazki. Lurraldeka, Bizkaian 77 detektatu ziren; Gipuzkoan, 70; Nafarroan, 59 eta Araban, 36.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.