ETA-ren atentatua

Gaitzespen bilkurak egin dituzte EITBko egoitza guztietan

ELA sindikatuak egin du deialdia, eta harekin bat egin dute EITBko langile batzordeak eta zuzendaritzak. Halaber, erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariek parte hartu dute.

2009ko urtarrilaren 2a
16:26
Entzun
ELA sindikatuak egindako deialdiarekin bat eginez, ehunka lagun batu dira goizeko hamaiketan EITBren egoitzen atarietan ETAk herenegun komunikabide horren kontra egindako atentatua gaitzesteko. Bilbon egin dute bilkura nagusia; hain zuzen ere, EITBk han du egoitza nagusia, eta, era berean, egoitza horren kontra zartarazi zuen bonba-autoa.

Ehunka lagun batu dira ELAk zabaldutako pankartaren inguruan -Abertzaleak eta langileak garelako, ez gaude ados jartzen zuen-, EITBko langileak, herritarrak eta agintari eta alderdi politikoetako ordezkari ugari. Besteak beste, han izan dira Miren Azkarate Jaurlaritzako bozeramailea, Javier Madrazo eta Esther Larrañaga sailburuak eta EAJ, PSE-EE, PP, EA, EB eta Aralarreko ordezkariak.

ETAk jarritako bonba-autoak ehundik gora kilo lehergai zituen, eta inor zauritu ez bazuen ere, kalte material handiak eragin ditu EITBn ez ezik, baita eraikin berean dauden beste zenbait enpresa eta komunikabidetan ere, hala nola, Lagun Aron, Bizkaiko Ogasunean, Antena 3en eta El Mundo-n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.